Bilboko Portuko Agintaritzaren (aurrerantzean Portuko Agintaritza) jokabide-kodea bertako langileen jokabidea gidatu behar duten balio etikoen multzoa da. Horri esker, langile guztiek portaera onartua, partekatua eta guztiengandik errespetatua izango dute.
Modu honetan, erakunde gisa identifikatzen gaituzten balioak kontuan hartuta, jokaera-kodeak argi uzten du zein diren lortu nahi diren portaerak eta zein diren portaera onartezinak.
Administrazio Kontseiluak eta zuzendaritza-taldeak, Portuko Agintaritzako gainontzeko langile guztiekin batera, honako balio etikoak betetzeko konpromisoa hartzen dugu:
- Lanari dagokionez zintzotasuna, prestutasuna eta jarrera arduratsua
- Konfiantza eta konpromisoa pertsonekin
- Koordinatzeko eta lankidetzan aritzeko gogoa
- Eraginkortasuna zereginak betetzean
- Inpartzialtasuna eta gardentasuna
- Bezeroari bideratutako orientazioa eta proaktibitatea
- Gure inguruaren iraunkortasun ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala
- Kalitate eta berrikuntzarekiko konpromisoa
Balio horietatik abiatuz nor garen, gure zeregina zein den eta gure barne eta kanpoko harremanetan enpresarentzako garrantzitsua dena zer den erakusten dugu.
Gure helburua Bilboko Portuak Iberiar penintsularen iparraldeko eta Frantziako estatuaren hego-mendebaldeko adabegi intermodal logistiko nagusi gisa duen papera mantendu eta sendotzea da, hinterland logistikoa lurralde eremu horietara guztietara hedatuz.
Horretarako, Bilboko Portuaren garapena bezeroen beharrak asetzeko zerbitzuen eskaintza integral gisa sustatu nahi dugu, eta portuak eragina duen tokietan jarduera ekonomikoa bultzatu nahi dugu berrikuntza eta iraunkortasuna kontuan hartzen dituen testuinguruan.
Helburu horrekin, jokabide-kode hau gida bat izan behar da Portuko Agintaritzako pertsonen arteko harremanak bideratzeko, baita langileek bezeroekin, hornitzaileekin, erabiltzaileekin, administrazio publikoekin, kolaboratzaileekin eta portuko komunitatearekin orokorrean dituzten harremanak gidatzeko ere.
- Deskargatu dokumentu osoa esteka honetan
- Bilboko Portuko Agintaritzaren jokabide-kodea
- (Dokumentua beste leiho batean irekiko da)