Segurtasuna da Bilboko Portuaren beste ezaugarrietako bat. Ahalegin guztiak egiten ditu ingelesez “Safety” —laneko segurtasuna, industriako segurtasuna, arrisku teknologikoak, Salgai Arriskutsuak…— eta “Security” deritzenen mailarik altuenak bermatzeko. Bigarrena, segurtasuna, IMO edo Nazioarteko Itsas Erakundearen Itsas Segurtasuneko Batzordeak sustatutako ISPS-PBIP (International Ship and Port Facility Security Code – Itsasontzien eta Portuko Instalazioen Babesa) kodearen ezarpenaren bitartez dago bermatuta.
“Safety” arloari dagokionez, Bilboko Portuak zerbitzu hauek ditu:
- Osasun-laguntza portuko komunitate osoarentzat, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan.
- Kalitatea, Prebentzioa eta Ingurumena aintzat hartzen dituen kudeaketa-sistema integratua.
- Bilboko Portuaren Autobabeserako Plana.
- Arriskuen azterketa kuantitatiboa.
- Hidrokarburoengatiko istripuzko itsas kutsaduraren aurkako plana.
- Larrialdiak Kontrolatzeko Zentroa, behar diren giza baliabideekin eta baliabide tekniko aurreratuenekin hornituta.
Segurtasunari dagokionez, Bilboko Portu Agintaritzak, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailarekin lankidetzan, Segurtasun Sistema Integrala du, portuko erabiltzaile ugarien segurtasun-premiak ongi eta bizkor asetzeko modukoa.