1. TARIFA ESPAZIOAK OKUPATZEA
-
- 1.1.- Lokalak eta eraikinak
Bidaiarien terminala – Olatua: 1 euro x m2 x egun
Ezin dira 1.000 pertsona edo gehiago egon.
Azalera, guztira = 1.890 m2 (beheko solairua: 850 m2, lehenengo solairua: 1.040 m2).
-
- 1.2.- Ageriko lurrak:
Zabalgune: 0,5 euro x m2 x egun
Azalera, guztira = 8.600 m2
-
- 1.3.- Hobariak
– Erabiltzailea administrazio publikoko organo edo entitate bat denean % 50eko hobaria aplikatuko da.
– Erabiltzailea administrazio publikoko organo edo entitate bat denean eta gizarte- edo kultura-intereseko jarduerak egiteko erabiltzen duenean, irabazi asmorik gabeko ekitaldietan, % 90eko hobaria aplikatuko da.
– Erabiltzailea entitate pribatu edo subjektu bat denean eta gizarte- edo kultura-intereseko jarduerak egiteko erabiltzen duenean, egiaztatutako irabazi asmorik gabeko ekitaldietan, % 50eko hobaria aplikatuko da.
2. TARIFA URA ETA ENERGIA ELEKTRIKOA
Kontsumoaren gutxieneko datuak:
- 2.1.- Ura: 30 euro x 6 ordu edo frakzioa
- 2.2.- Energia elektrikoa: 35 euro x ordu edo frakzioa
3. TARIFA HAINBAT ZERBITZU
-
- 3.1.- Portuko langileak:
50 euro x ordu x pertsona (lanegun)
80 euro x ordu x pertsona (jaiegun)
- 3.2.- Garbiketako gutxieneko zerbitzua: 550 euro x ekitaldi.
- 3.3.- Mantentze-zerbitzua, eskatuta: 35 euro x ordu (Gutxienez 4 ordu)
Kontratatuko diren zerbitzu teknikoei eta osagarriei dagokienez, une bakoitzean eta zerbitzu bakoitzerako Bilboko Portuko Agintaritzak adjudikatuta dituenak izango dira. Hornitze horien ondorioz sortzen diren gastuak erabiltzaileak zuzenean ordainduko dizkie kontratatutako enpresei.
Interesdunak Merkataritza Sailarekin harremanetan jarriko dira eskaera egiteko, eta bertan azalduko dituzte egingo diren jarduerak eta erabilerak, iraupena, ekitaldia egiteko premiak, xedea eta abar. Bilboko Portuko Agintaritzak horrekin zerikusia duen informazio osagarria eskatu ahal izango du, bai erabileraren tarifa ezartzeko, bai eskaerak onetsi edo ukatzeko. Bilboko Portuko Agintaritzak izango du eskaera onesteko edo ukatzeko hautazko ahala, eta horretarako kontuan hartuko ditu ea eraikina eta azalerak erabiltzeko moduan dauden eta egingo diren jarduerak eta/edo duten xedea egokiak diren. Edonola ere, aintzat hartuko ditu eraikinaren eta alboko espazioen itsas bidaietako trafikoari lotutako jarduera nagusiagatik sor daitezkeen mugak.