II Kapitulua. 5.Atala
-
Art. 237. Tasa honen zergapeko egitatea itsas seinaleztapenaren zerbitzuaren erabilera da.
-
Art. 238.
- Ordezko subjektu pasiboa portu, nasa, kai, pantalan eta emakida edo eskuduntza bidez emandako beste kirol- edo itsasketa-instalazio batzuetako kontsignatarioa eta emakidaduna edo eskuduna da.
-
Zergapeko subjektu pasiboa, itsasontziaren jabea da, ontzi-ustiatzailea edo kapitaina, eta izaera solidarioa du.
-
Art. 239. Tasaren sortzapena gertatzen da ontzia edo itsasontzia zerbitzuak Espainiaren jurisdikzioko uretan jasotzen hasten denean.
-
Art. 240. OINARRIZKO ZENBATEKOA (A) = 0,25
-
Tasaren kuota osoa lortzeko, ontziko GTaren, oinarrizko zenbatekoaren (A) eta koefiziente hauetako baten arteko biderkadura egin behar da:
-
ITSASKETARAKO LAGUNTZEN TASA (ILT) | UNITATEAK | KOEF. | KUOTA OSOA |
---|---|---|---|
a) Merkataritza-ontziak (gutxienez 100 GT, lehenengo 3 eskaletan) | GT | 0,035 | 0,00875€ unitatea |
b) Alturako edo altura handiko arrantzan aritzen diren ontzi eta itsasontziak (urtean behin) | GT | 1 | 0,25€ unitatea |
c) Baxurako edo itsasbazterreko arrantzan aritzen diren ontzi eta itsasontziak (urtean behin) | — | 50 | 12,50€ unitatea |
d) Luzera >= 12 m (bela) edo >= 9 m (motorra) | m2 – luzera x zabalera | 16 | 4,00€ unidad |
e) Luzera < 9 m (motorra) duten laketontziak edo kirol-ontziak. Behin bakarrik. | m2 – luzera x zabalera | 40 | 10,00€ unitatea |
OHARRAK: luzera < 12 m duten laketontziek edo kirol-ontziek ez dute tasarik ordaindu behar.