Limpiezas Nervión, S.A. Grupo Tradebe
Zierbena – 48508 (Bizkaia)
Limpiezas Nervión, S.A. Grupo TradebeLimpiezas Nervión, S.A. Grupo TradebeLimpiezas Nervión, S.A. Grupo Tradebe
2014KO TARIFAK (€)
- A.- Marpol – I. Eranskina – Hondakinen eta olio-nahaste en bilketa eta104,54 € m3-ko edo zatikiko.
- B.- Marpol – IV Eranskina – Ur zikinen bilketa eta tratamendua156,80 € m3-ko edo zatikiko.1 m3 gutxienezko zerbitzua
- C.- Marpol – V Eranskina – Zaborraren bilketa eta tratamendua54,36 m3-ko edo zatikiko.
- D.- Marpol – VI Eranskina – Ikatz aktibatuaren iragazki en bilketa eta tratamendua14,63 € euro kiloko.1 kg gutxienezko zerbitzua
- E.- Marpol ziurtagiriaren kudeaketa20,90 € ziurtagiriko bakoitzeko.
- F.- Irteerak itsasontziarekin (Punta Lucero, Punta Ceballos, Punta Sollana eremuak eta ainguratutako ontziak)162,02 €, irteera bakoitzeko
- G.- Iraupen luzeko zerbitzuengatiko errekarguak.
I. eranskinean azaltzen den ontzi-aldaketa itsasontziko ponpekin egiten bada eta haien errendimendua ez bada 5 m3/h-ra iristen, zerbitzua eman duenak zuzenean fakturatuko dizkio zerbitzu-ordu guztiak 141,12 €/h-an itsasontziaren ordezkariari.
Eragiketak berandu hasten badira itsasontziari egotz dakizkiokeen kausak direla eta, zerbitzua eman duenak zuzenean fakturatuko dizkio orduak 70,56 €/h-an itsasontziaren ordezkariari.
* Zerbitzua eman duenak itsasontziaren ordezkariari A, C, E eta F atalak fakturatuko dizkio zazpigarren egunetik aurrera, 2011ko irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 132. artikuluarekin bat etorriz.
* B, D eta G atalak dagokionean aplikatuko dira lehenengo egunetik.
Oharrak:
- 1.- Gurutzaontzien kaiko jarduera eta segurtasuna hobetzeko, ontziek sortzen dituzten hondakinak soilik itsas bitartekoekin jaso beharko dira.
- 2.- MARPOLen I. eta IV eranskinetako hondakinen bilketan, tarifa hau aplikatzeko, mahuka konektatzen denetik deskonektatzen denera arteko denbora-tartea hartuko da bilketa-denboratzat; lekualdatzeetan erabilitako denbora ez da kontuan hartuko.
Ontziaren kapitainak edo haren portuko ordezkariek hala eskatuta emango da zerbitzua.
Zerbitzuaren fakturazioa honela xehatuko da:
– Bilboko Portuko Agintaritzaren fakturazioa.- 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 132. artikuluan ezarritako tarifa finkoa, eskala bakoitzeko lehenengo zazpi egunetan aplikatzekoa.
– Zerbitzua ematen duenaren fakturazioa.- IV. eta V. eranskinetan jasotzen diren deskargak, I. eta V. eranskinetako hondakinak (zazpigarren egunetik aurrera egindako deskargen ondoriozkoak) eta
dagozkien errekarguak (G atala). - 3.- MARPOLen V. eranskineko hondakinen bilketari dagokionez, ontziak portuan ematen duen egun bakoitzeko fakturatuko da, ontziak hondakinak entregatu ala ez; ezer entregatzen ez badu, kondizio normaletan merkataritza-ontzi bakoitzak egunean sortzen duena 1 m3 baino gutxiago dela suposatzen da.
Zerbitzua egunero emango da, horretarako eskaerarik egin gabe, eta Punta Luceroko olatu-hormaren barruko aldean atrakatuta nahiz ainguratuta dauden ontzi guztiak bisitako dira.
Zaborra plastikozko poltsetan ontziratuta entregatuko da, eta MARPOL hitzarmenaren V. eranskinean zabortzat jotzen dena bakarrik hartuko da zabortzat.