Limpiezas Nervión, S.A. Grupo Tradebe
Zierbena – 48508 (Bizkaia)
Limpiezas Nervión, S.A. Grupo TradebeLimpiezas Nervión, S.A. Grupo TradebeLimpiezas Nervión, S.A. Grupo Tradebe
2021KO TARIFAK (€)
- A.- Marpol – I Eranskina – Hondakinen eta olio-nahaste en bilketa eta
Bilketa eta tratamendua
104,54 € m3-ko edo zatikiko. - B.- Marpol – IV Eranskina – Ur zikinen bilketa eta tratamendua
Bilketa eta tratamendua
156,80 € m3-ko edo zatikiko. 1 m3 gutxienezko zerbitzua - C.- Marpol – V Eranskina – Zaborraren bilketa eta tratamendua
Bilketa eta tratamendua
54,36 m3-ko edo zatikiko. - D.- Marpol – VI Eranskina – Ikatz aktibatuaren iragazki en bilketa eta tratamendua
Bilketa eta tratamendua
14,63 € euro kiloko. 1 kg gutxienezko zerbitzua - E.- Marpol ziurtagiriaren kudeaketa
20,90 € ziurtagiriko bakoitzeko. - F.- Irteerak itsasontziarekin (Punta Lucero, Punta Ceballos, Punta Sollana eremuak eta ainguratutako ontziak)
162,02 €, irteera bakoitzeko - G.- Iraupen luzeko zerbitzuengatiko errekarguak.
I. eranskinean azaltzen den ontzi-aldaketa itsasontziko ponpekin egiten bada eta haien errendimendua ez bada 5 m3/h-ra iristen, zerbitzua eman duenak zuzenean fakturatuko dizkio zerbitzu-ordu guztiak itsasontziaren ordezkariari, orduko edo frakzio bakoitzeko 141,12 €-an.
Eragiketak berandu hasten badira itsasontziari egotz dakizkiokeen kausak direla eta, zerbitzua eman duenak zuzenean fakturatuko dizkio orduak itsasontziaren ordezkariari, orduko 70,56 €-an.
* Zerbitzua eman duenak itsasontziaren ordezkariari A, C, E eta F atalak fakturatuko dizkio zazpigarren egunetik aurrera, 2011ko irailaren 5eko 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 132. artikuluarekin bat etorriz.
* B, D eta G atalak dagokionean aplikatuko dira lehenengo egunetik.
Oharrak:
- 1.- Gurutzaontzien kaiko jarduera eta segurtasuna hobetzeko, itsas bitartekoekin jaso beharko dira, ahal dela, ontzietk sortzen dituzten hondakinak. Hondakinak lehorretik bildu behar izanez gero, kaiko jarduera eta segurtasuna zaintzeak lehentasuna izango du.
- 2.- MARPOLen I. eta IV eranskinetako hondakinen bilketan, tarifa hau aplikatzeko, mahuka konektatzen denetik deskonektatzen denera arteko denbora-tartea hartuko da bilketa-denboratzat; lekualdatzeetan erabilitako denbora ez da kontuan hartuko.Ontziaren kapitainak edo haren portuko ordezkariek hala eskatuta emango da zerbitzua.Zerbitzuaren fakturazioa honela xehatuko da:
– Bilboko Portuko Agintaritzaren fakturazioa.- 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 132. artikuluan ezarritako tarifa finkoa, eskala bakoitzeko lehenengo zazpi egunetan aplikatzekoa.
– Zerbitzua ematen duenaren fakturazioa.- IV. eta V. eranskinetan jasotzen diren deskargak, I. eta V. eranskinetako hondakinak (zazpigarren egunetik aurrera egindako deskargen ondoriozkoak) eta
dagozkien errekarguak (G atala). - 3.- IV. eranskineko hondakinei dagokienez, aplikatuko diren tarifak MARPOL 73/78 hitzarmeneko IV.eranskinean definitzen diren ur zikinenak dira. Hondakinak aztertzean hidrokarburoekin edo beste produktu kimiko batzuekin poluituta daudela ikusiz gero, kasuan kasuko tarifa aplikatuko da, tratamenduaren kostuaren arabera, eta aldez aurretik Bilboko Portuko Agintaritzak onespena eman beharko du.
- 4.- MARPOLen V. eranskineko hondakinen bilketari dagokionez, ontziak portuan ematen duen egun bakoitzeko fakturatuko da, ontziak hondakinak entregatu ala ez; ezer entregatzen ez badu, kondizio normaletan merkataritza-ontzi bakoitzak egunean sortzen duena 1 m3 baino gutxiago dela suposatzen da.
Zerbitzua egunero emango da, horretarako eskaerarik egin gabe, eta Punta Luceroko olatu-hormaren barruko aldean atrakatuta nahiz ainguratuta dauden ontzi guztiak bisitako dira.
Zaborra plastikozko poltsetan ontziratuta entregatuko da, eta MARPOL hitzarmenaren V. eranskinean zabortzat jotzen dena bakarrik hartuko da zabortzat (kategoria guztietan). Zerbitzu-emaileak salgai izango ditu itsasontzian hondakinak bereizteko poltsa egokiak, eta itsasontziek erosteko aukera izango dute.