Bilboko Portuko jarduera logistikoetarako eremua itsasoari irabazitako lurzoruan dago, eta erabiltzaileen kudeaketa- eta garraio-beharrak ahalik eta ondoena asetzeko diseinatu zuten. Karga-kaiak nabe arrasean egindako sarrera-ateak, aparkalekuak eta bulegoak ditu Kamioien aparkalekutik eta tren-geltokitik gertu dago, eta sarbide onak ditu.
Lehenengo faseko lurrak Zierbena Bizkaia 2002 AIE Elkarteari esleitu zitzaizkion emakida gisa. 41.120 m²-ko partzela batean dago, 23.774 m2-ko azalera eraikia du eta hainbat banakako modulutan zatitua dago, Interes Ekonomikoko Elkarteko kideentzat.
Binaria 21 deritzonak burutu duen Bilketa eta Gordeketa Aldearen bigarren fasearen garapen eta merkaturatzearekin, Bilboko Portuak 200.000
metro karratu inguruko BGA dauka.
Biltegiratze eta gordetegi gunea, bi faseetan, operadore logistikoek, leku handiek, banatzaileek, trading enpresek, kontsignatarioek, aduanetako agenteek eta operadore transitarioek zuzenduko dute.
Bertan, AZAL Servicios Logísticos, Centro Logístico del Norte (CBL), Decoexsa, Exportlan Terminal, Iberian Logistics Norte, Losal Steel Trading, Norbert Dentressangle Gerposa, Pasaje Azul(EUROCOYAL), Reconsa Logística, SELZI-Servicios LogísticosZierbena, Sergusa eta Tasmar Logística izenekoak kokatuta daude.