Frigoríficos Portuarios del Norte (FRIOPORTek) edo salgai galkorren terminalak 25.000 m3-ko edukiera dauka, hau da; 5.000 tona produktu har dezake. Biltegiratzeko zenbait moduluk, merkantziak + 12º eta – 5ºC bitarteko tenperaturetan fresku/hoztuen kasuan eta izoztuetan, – 22ºC-rainokoetan kontserbatzea ahalbidetzen dute.
Gaur egun, trafikoak sendotzeaz eta hobetzeaz gain, Terminalak fruitu bidalketa masiboakdistantzia laburreko itsasoko trafikora edo shortsea shipping-era bideratzea espero da, Europar Batasunak ezarritako Marco Polo programaren barruan. Zentzu horretan, Bilboko Portuko salgai galkorren terminala garraio mota honi irtenbide logistiko egokiak eskaintzeko prestatuta dago.
FRIOPORT-en biltegiratutako produktuen norako nagusiak, Erresuma Batua,Noruega eta Eire dira. Jatorrieidagokienez, Argentina, Txile, Peru, Ekuador, Venezuela, Nikaragua, Estatu Batuak, Txina eta Vietnam nabarmentzen dira.