Bilboko Gordetegi Frankoaren Partzuergoak (diru irabazi asmorik gabeko zerbitzu publikoko erakundea da; 1919an sortu zen, nazioarteko merkataritza bultzatzeko) 35.000 metro koadro hartzen ditu, eta 11 biltegi moderno ditu, makina osagarri aurreratuenekin.
Salgaien jatorria, mota, kantitatea edo helmuga edozein izanda ere, nahi beste denboran eduki daitezke salgaiak Bilboko Gordetegi Frankoan. Instalazio horietan burdinazkoak ez diren metalak biltegira daitezke: aluminioa, eztainua, zinka, kobrea eta nikela, eta instalazioak ontzat eman ditu London Metal Exchangek. Era berean, biltegiratzeko, manipulatzeko eta edari alkoholdunak eta tabakoak zigilatzeko gordetegi fiskal gisa ere jarduten du.
Gordetegiaren instalazioak eta bulegoak Santurtziko Viktoria Erregina kaian daude.