- Bilboko Portuko terminalak lau enpresa zamaketarik kudeatzen dituzte.
Santurtzi – 48980 (Bizkaia)
Bilbon 1870ean sortu eta lurralde osoan hedatu zen Bergé y Cía, eta hortik, Bergé Marítima jaio zen, portu- eta logistika-negozioaren konpainia nagusi gisara, zerbitzu hauek emateko: garraioa, kanpo-merkataritza, biltegiratzea, administrazioa, sustapena eta aholkularitza.
Gaur egun, 30 konpainia baino gehiago eta mila langile ditu, eta, gailendu egin da Espainiako portu-sektorean. Madrilen eta Londresen bulegoak ditu, eta 24 orduko zerbitzua ematen du urteko 365 egunetan.
Bilbao – 48001 (Bizkaia)
Consignaciones Toro y Betolaza, S.A. Bilbon sortu zen 1966ko otsailaren 12an. Ordutik, itsas sektorean jardun izan du armadore, ontzi-kontsignatario, zamaketari, aduana-agente, garraio-bitartekari eta garraiolari gisara. Bilbon du egoitza, eta Santurtzitik eta Zierbenatik jarduten du. Ordezkaritzak ditu Pasaiako, Gijongo eta Kanaria Handiko Las Palmaseko portuetan.
Bilboko Portuko terminaletan, 200.000 metro koadro baino gehiagoko azalera estalia du, eta 58.000 metro koadro aire zabalean, askotariko merkantziak jaso, biltegiratu eta banatzeko; esaterako, basoko produktuak, siderurgiakoak, proiektu-kargak edo sulfatoak eta ikatzak. Halaber, roll on – roll off arrapala, 4 104 tonako ahalmena duen Liebher garabiak eta basoko produktuak garraiatzeko bereziki egokitutako bagoiak ditu..
CSP Iberian Bilbao Terminal-k Euskal Herrira, Iberiar Penintsulara eta Frantziako iparraldera sartzeko edo handik irteteko bide bikaina jartzen du ontzi-enpresa inportatzaile eta esportatzaileen zerbitzura. Sakonera- eta biltegiratze-mugarik ez duen terminalak kokapen geografiko pribilegiatua du, eta, hala, merkantzien trukerako ate ezin hobea da.
74,6 milioi euroko inbertsioari, bazkide eta aliantzek bermatzen duten sendotasun estrategikoari, Atlantic Euroterminal, S.A. erosi ondoren lortutako eragiketa-ahalmenari, 450.000 metro koadro izateari eta manipulazio- eta kudeaketa-sistema modernoenak erabiltzeari esker, urtean 600.000 TEU manipulatzeko eta Bilboko Portuan eta inguruetan orain arte ematen ez ziren zerbitzuak emateko gaitasuna du.
1996an sortua, SLPk, besteak beste, salgai orokorrak, solteko gaiak, eolikoak eta proiektu-karga maneiatzeko eta biltegiratzeko espezializazio tekniko eta gizatiar handia eskaintzen du Bilboko portuan. Horrez gain, urtean 400 ontzi ingururen kontsignatarioa da.
Salgaiak kargatzeko eta deskargatzeko, 100 tona baino gehiagoko sei garabi mugikor jartzen ditu bezeroen eskura, baita makineria osagarri guztiak ere, hala nola jasogailuak, palak, olagarroak, koilarak edo toberak.
SLP Bilboko portuan ia 140,000 m2 azalera duen terminal batean jarduten da, eta 40,000 m2 baino gehiago estaliak dira. Lehentasunezko atrakatze-lerroa du, 2.3 km-tik gorakoa, eta 9,5 eta 20.5 m arteko sakonerakoa. Kalitate, ingurumen edo H&S mailan lan ona egiten duela frogatzen duten ziurtagiriez gain, bezeroen jarduna errazteko, SLPk ABB, aduana eta aduanakoa ez den gordailua ditu.