Trafikoa handitzeko, Bilboko Portuko Agintaritzaren plan estrategiko berrian beharrezkotzat jo da intermodalitatea eta Bilboko Portuko Agintaritzak parte hartzen duen portu lehorren gaur egungo sarea sustatzea. Hori horrela, tren-konexioa eta zerbitzu-bideak ditu Bilboko Portuko Agintaritzaren Pancorboko terminalak.
Zehazki, trenak bidaltzeko eta hartzeko trenbide bat du, 750 metrokoa, maniobrak egiteko bi trenbide hil elektrifikatu, 650 eta 100 metrokoak, eta kargatzeko eta deskargatzeko bi trenbide, 750 metrokoak. Bide-zabalera iberiarrekoak dira, eta nazioarteko zabalerara aldatzeko aukera dute.
Bestetik, Arasurreko tren-bazterbidea eraikitzeko proiektuaren obrak Construcciones Mariezcurrena SL eta Construcciones y Promociones Coprosa SA enpresek osatutako EBEEari esleitu dizkio, 5.319.584 euroan (BEZa sartu gabe). Obrak egiteko epea 15 hilabetekoa da.