Bizkaiko Golkoaren zentroan, Bilboko Portuak sarrera erraza, seinalatze-sistema bikaina, maniobratzeko aukera eta zerbitzu berri-berriak eskaintzen ditu.
- Mareak
- Gehienezko marea ibilbidea 4,60 m
- Gehienezko Itsasbehera Bizi Ekinokziala portuko zeroarekiko +0.14 m
- Gehienezko Itsasgora Bizi Ekinokziala portuko zeroarekiko +4,69 m
- Haizeak
- Nagusia: NW
- Gorena: SW
- Kokapena
- Latitudea 43º 22′ 43”. 43N
- Longitudea 03º 04′ 57”. 47W
Sarrera
Bilboko Portuko sarrera Punta Lucero dikearen (2.488 metro luze) eta Punta Galea dikearen ur gaineko puntaren artean dago. Bostehun metro zabal da, 32 metroko sakonera du, eta NW orientazioa. Horregatik, ontziek portura sartzeko norabideak SE izan behar du.
Bokalea pasatu ondoren, ontziek 120 graduko norabidea hartu behar dute eta, gutxi gorabehera, bi miliaz eutsi, Zierbenako dikearen muturrak adierazten duen boia nagusia saihesteko; ondoren, 145 graduko norabidea izan behar dute, milia batez, Santurtziko kontrol-dorrearen eta Arriluzeko olatu-hormaren artetik pasatzeko.
Praktikoak
Praktiko Zerbitzua nahitaezkoa da 500 GT baino gehiagoko ontzientzat, portura sartzeko eta irteteko. Sarrerakoa eskatzeko, VHFko 12. kanalarekin harremanetan jarri behar da, portura iritsi baino gutxienez ordubete lehenago. Ontzia sarreratik bi miliara dagoela ontziratzen da praktikoa. Sarrera eta irteerarekin lotutako komunikazioetarako, VHFren 6. kanala erabiltzen da.
Ainguratzea
Itsasontzi bat, edozein arrazoi dela medio, ezin bada portura sartu, Praktiko Zerbitzuak argibideak emango dizkio, portu-kanpoaldeko lekuren batean ainguratzeko.
Atoiak
Salgai solte arriskutsuen terminalean atrakatzen duten ontziek atoiak izan behar dituzte nahitaez. Bestela, kapitainak agintzen du, praktikoaren aholkuak entzun eta gero, atoiak erabiltzeko.
Atrakatzea
Santurtziko kaietan edo kanpoko portuan atrakatzen duten ontziek ez dute itsasgora iritsi arte itxaron beharrik, sakonera handiei esker. Itsasadarreko kaietan atrakatzen dutenek itsasgora baino ordubete lehenago sartu behar dute, betiere sakonera 4,5 metro baino gehiagokoa bada.