Bilboko Portuko nabegatzaileentzako eta erabiltzaileentzako Informazioa
2012ko martxoaren 19an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren Bilboko itsas probintziako itsas uretako itsasketako eta itsas segurtasuneko arau orokorrek honako hau ezarri dute, besteak beste:
– Portuko kaien ubideetan, sarbideetan eta barnealdean, nasen inguruetan eta igarobide estuetan ontzi txikiek eta makinek haien tamaina edo ezaugarriak direla-eta maniobragarritasuna mugatuta izan dezaketen itsasontziekiko egoera zailak saihestu beharko dituzte uneoro.
Halaber, Itsasoan Abordatzeak Saihesteko Nazioarteko Erregelamenduak itsasontziek igarobide edo ubide estuetatik segurtasunez ibiltzeko bete behar dituzten baldintzak ezarri ditu, honela:
– Igarobide edo ubide estu batean zehar dabiltzan itsasontziak istriborreko alboan daukaten igarobidearen edo ubidearen kanpoko mugatik ahalik eta hurbilen egongo dira, betiere hori arriskua sortu gabe egin badezakete (9.a araua).
– 20 metrotik beherako luzera duten itsasontziek edo bela-itsasontziek ez dute eragotziko segurtasunez igarobide edo ubide estu baten barruan bakarrik ibil daitekeen itsasontzi baten bidea
(9.b araua).
– Arrantzarako itsasontziek ez dute eragotziko igarobide edo ubide estu baten barruan dabilen itsasontzi baten bidea (9.c araua).
– Itsasontziek ezin izango dute igarobide edo ubide estu bat zeharkatu, hori egitean segurtasunez igarobide edo ubide estu baten barruan bakarrik ibil daitekeen beste itsasontzi baten bidea eragozten badute (9.d araua).
– Inguruabarrek horretarako aukera ematen duten guztietan, itsasontziek ez dute ainguratuko ubide estu batean (9.g araua).
Gogorarazi behar da, Bilboko itsas probintzia eraentzen duten eta itsasontzi, ontzi eta makina guztiei aplikatzen zaizkien itsasketako arau orokor horien arabera, ubide estutzat jotzen direla portuetako sarrera eta irteera ubideak eta Bilboko itsasadarreko ibilgua (Bilbon Luzero lur-muturreko kai-muturretik).
Aurreko arauen arau-haustea Estatuko Portuei eta Merkataritza Itsasketari buruzko Legearen Testu Bategina onetsi duen 2/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 307. eta 308. artikuluetan tipifikatuta dago, eta haien zehapena 312. artikuluan arautu da.