Ibilbiderik onena zure poltsikorako
Garraiolaria bazara eta zure jomuga Bilboko Portua bada, erabili itzazu aurre-ohar zerbitzua eta AP-8 autobidea, eta lortu ezazu errepide garraiorako hobaria.
Hegoaldeko Saihesbide Metropolitarra Portura sartzeko eta bertatik irteteko alternatiba bikaina da, Porturako sarbideetan ilarak eta itxaron beharreko denbora murrizteko.
e-puertobilbao.com plataforma merkantzien karga eta deskarga kudeatzeko tresna eraginkorrena da.
- Alta ematea hobariaren eskatzaile gisa Portuko webgunean
- AP-8 autobidetik portutik irtetea edo bertara sartzea
- Tele-ordainketa sistema edukitzea
- Portuaren e-puertobilbao.com aurre-ohar plataforma erabiltzea
Urtea amaitzean, egindako ibilbideen zenbateko proportzionala jasoko duzu.
Portuko Agintaritzaren eta Interbiaken helburua Portuaren ingurunean mugikortasun iraunkorra bideratzea da, zenbait abantaila eta aurrezpen sortuz.
- Portura doazen garraiolarientzat, denboran eta diruan
- Enpresentzat eta instalazioetako beste erabiltzaile batzuentzat, eraginkortasunean
- A-8ko auto gidarientzat, segurtasunean
Horrela, Bilboko Portua eta Interbiak elkartu egin dira, Bizkaia mugikortasun iraunkorraren eta bere azpiegituren kudeaketa aurreratuaren erreferente bilakatzeko.
Informazioa eta argibideak:
94 487 12 86